Utzi erretzeari 03-03-2026

  • Este curso se cerró el .

Jarduera honetan tabakoaren eta horrek osasunean duen eraginaren inguruan lan egingo dugu, itxaropen faltsuak eta uste okerrak ezabatuz, motibazioa areagotzen eta hartu duzuen erabakia; hots, ERRETZEARI UZTEA, sendotzen lagunduko duten tresnak planteatuz.

Jarduera hori tabakismoaren tratamenduan esperientzia duten lehen mailako osasun-arretako profesionalek diseinatu eta abiarazi dute.

Taldean erretzeari uzteko bidea partekatzea dakar metodologiak. Bide hori egiteko, zure parte-hartze aktiboa eta besteen ideiekiko errespetu sakona behar da, zuk ez baitituzu ideia horiekin zertan bat etorri behar.

Terapeutak prozesu hori informatu, gidatu eta babesten du, nahiz eta erretzeari uzteko zu zaren lan egin behar duzuna. Teknikak, tailerrean ikasiko dituzun ekarpenak eta tratamendu farmakologikoa laguntza bat dira “bota batzuk mendira igotzeko edo auto bat lanera joateko” izateko liratekeen moduan.

Badakigu erretzeari uztea zaila izan daitekeela, baina posible da lanarekin eta ahaleginarekin. Taldekideen ekarpenak lagunduko digu. Autoeskolan bezala, oinarriak ikasten dira, eta gero zuk eguneroko bizitzan gidatzen ikasi behar duzu. Tabakoaren kontsumoa kontrolatzeko fantasiak ere desmuntatu behar dira, jarduera honen helburu bakarra honako hau baita:

ERRETZEARI UZTEA GUZTIZ!

Beti izan behar duzu kontuan zure motibazioa, erretzeari uzteko duzun motibazioa edo motiboak, jakinda zaila izan daitekeen arren ziur gauza zailagoak egin dituzula.

Oinarrizko arauak

Ezinbestekoa da taldeko kideek foroetan eta saioetan adierazitako iritzien eta bizipenen KONFIDENTZIALTASUNARI eustea. Esku-hartze onen arrakasta bermatzeko garrantzitsua da:
• Aurretiko lanak egitea.
• Saioetan puntual izatea, ordutegia eta datak aurretik berrikusiz.
• Jarrera parte-hartzailea izatea.
• Besteen iritziak errespetatzea.


Kronograma


Tailerrean aurreikusitako saioen eta jarraipenaren taula

Ikastaroan programatutako saioen eta jarraipenen taula

Programatutako saioak Gutxi gorabeherako data
1. saioa. Erretzeari utzi behar diot date_range 3 de martxoa, 2026 hemen: 08:00.
2. saioa. Uzteko prestatzen naiz date_range 4 de martxoa, 2026 hemen: 08:00.
3. saioa. Prest nago date_range 5 de martxoa, 2026 hemen: 08:00.
4. saioa. Jada ez dut erretzen date_range 6 de martxoa, 2026 hemen: 08:00.
5. saioa. Erre gabe jarraitzen dut date_range 7 de martxoa, 0026 hemen: 08:00.
close
Jarri harremanetan

Jarri harremanetan

    display-none
    close
    close

    Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko zure nabigazio ohiturak aztertuz. Informazio gehiago

    The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

    Itxi